Herriartekoan final laurdenetan ariko dira Azkoitia eta Azpeitia

N. Uranga 2015eko ekainaren 4a

Gipuzkoako Herriarteko eskuko pilota txapelketa final laurdenetara iritsi da. Bihar Azpeitia Beasainen kontra ariko da, 22:00etan, Azpeitiko Frontoi Txikian. Azkoitiak, berriz, Zizurkil izango du aurkaria; kasu honetan, bihar Zizurkilgo Intxaurren jok...

Gipuzkoako Herriarteko eskuko pilota txapelketa final laurdenetara iritsi da. Bihar Azpeitia Beasainen kontra ariko da, 22:00etan, Azpeitiko Frontoi Txikian. Azkoitiak, berriz, Zizurkil izango du aurkaria; kasu honetan, bihar Zizurkilgo Intxaurren jokatuko dute joanekoa, 20:15ean hasita.

Txapelketa Urola Kostako lau herrik hasi zuten: Aiak, Zestoak, Azpeitiak eta Azkoitiak. Lehen bi herrietako pilotariek elkarren kontra jokatu zuten final hamaseirenetan, eta Zestoak egin zuen aurrera. Zortzirenekoetan Zestoak Oiartzunen kontra jokatu zuen, eta hantxe bukatu bidea. Azkoitiak eta Azpeitiak, berriz, zortzirenekoetan hasi zuten lehia. Azkoitiak Bidania-Goiatz kanpoan utzi du. Azpeitiak, berriz, Errenteria kanporatu du.

Zestan Zumaia ari da. Bihar Donostiaren kontra ariko da, 19:00etan, Getarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide