Festak ez du etenik izango Sanjuandegi auzoan igandera bitartean

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko ekainaren 4a

Gaurtik aurrera, uneoro egongo da zer egina Azpeitiko auzoan. Bihar hasiko dira jaiak ofizialki, Mantangorri balkoitik auzora jaisten denean; bosgarren urteurrena du aurten.Sanjuandegiko jaiak larunbatean Umeen Egunarekin hasi baziren ere, gaurtik aurr...

Gaurtik aurrera, uneoro egongo da zer egina Azpeitiko auzoan. Bihar hasiko dira jaiak ofizialki, Mantangorri balkoitik auzora jaisten denean; bosgarren urteurrena du aurten.

Sanjuandegiko jaiak larunbatean Umeen Egunarekin hasi baziren ere, gaurtik aurrera izango dute jaiek benetako mamia. Igandea bitartean, uneoro egongo da zer egina auzoan.

Barraken eguna

Musika, jan-edana, jolasak, kirola... denetarik antolatu dute Sanjuandegin, eta gustu guztietako jendeak izango du festetan gozatzeko aukera. Hala ere, bihar hasiko dira festak ofizialki, Mantangorri balkoitik auzora jaistean. Gainera, jaitsiera berezia egingo du animalia kuttunak aurten, bosgarren urtea baitu jaiak estreinatzen.

Gaur, bestalde, barraken eguna da Sanjuandegin, eta ohi baino merkeago izango dituzte sarrerak Azpeitiko gaztetxoek. Buelta bakoitzeko euro bat ordaindu beharko dute edozein barrakatan ibiltzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide