Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
KIROLA // Pulpoko infantil mailako mutilek Gipuzkoako Aldundiaren Saria irabazi dute asteburuan. Txapelketako zortzi partidak irabazi dituzte, azkena Irunen, Bidasoa C taldearen aurka, 22-33. Kadete mailako neskek ere hitzordu garrantzitsua izan dute a...
KIROLA // Pulpoko infantil mailako mutilek Gipuzkoako Aldundiaren Saria irabazi dute asteburuan. Txapelketako zortzi partidak irabazi dituzte, azkena Irunen, Bidasoa C taldearen aurka, 22-33. Kadete mailako neskek ere hitzordu garrantzitsua izan dute asteburuan. Larunbatean Gipuzkoako Kopako finala jokatu zuten Donostiako Bera Beraren aurka. Lubaki kiroldegian jokatu arren, ez zuten donostiarrei aurre egiteko aukerarik izan eta 18-35 galdu zuten. Hala ere, txalotzekoa da taldeak egin duen denboraldia, are gehiago lehen urteko kadeteak direla kontuan izanik.