Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Festari hasiera emateko, txupinazoa botako dute Aitor Zulaika Real Unioneko entrenatzaileak eta Iosu Aranburu Lagun Onak taldeko jokalari ohiak.Lagun Onak futbol taldearen eguna ospatuko dute bihar Azpeitian. Goiz-goizetik hasi, eta gaua bitartean luza...
Festari hasiera emateko, txupinazoa botako dute Aitor Zulaika Real Unioneko entrenatzaileak eta Iosu Aranburu Lagun Onak taldeko jokalari ohiak.
Lagun Onak futbol taldearen eguna ospatuko dute bihar Azpeitian. Goiz-goizetik hasi, eta gaua bitartean luzatuko da festa, eta futbolaz gain, beste hamaika ekitaldi antolatu dituzte herrian. Futbol eskolako umeen partiduekin hasiko dute eguna; zarauztarren kontra jokatuko dute haiek. Urtero legez, Azpeitiko futbolaren inguruko bi pertsonek botako dute txupinazoa: Aitor Zulaika Real Unioneko entrenatzaileak eta Iosu Aranburu Lagun Onak taldeko jokalari ohiak. Beteranoen partida jokatuko dute 12:30ean, eta omenaldiak egingo dituzte atsedenaldian. Batetik, Jose Mari Eizagirre hilberria omenduko dute, Lagun Onak-eko lehendakaria izana. Bestetik, duela 40 urte lehen aldiz Espainiako Hirugarren Mailara igo zen taldeari egingo diote aitortza. Bazkaria ere egingo dute, eta musikak hartuko du ondoren erreleboa.