Zumaian jokatuko dute larunbatean Gipuzkoa Bertsotan kanporaketako bigarren itzulia

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko maiatzaren 28a

Zumaian ez ezik, herrialdeko beste hiru udalerritan jokatuko dute. Aita Mari zineman izango dira saioak, 11:30ean eta 17:30ean. Sarrerak egun berean eros daitezke, 10:00etatik 16:00ak bitartean.Zumaian jokatuko dute larunbatean Gipuzkoa Bertsotan egita...

Zumaian ez ezik, herrialdeko beste hiru udalerritan jokatuko dute. Aita Mari zineman izango dira saioak, 11:30ean eta 17:30ean. Sarrerak egun berean eros daitezke, 10:00etatik 16:00ak bitartean.

Zumaian jokatuko dute larunbatean Gipuzkoa Bertsotan egitasmoko bigarren itzuliko kanporaketetako bat. Besteak, Oñatin, Usurbilen eta Zizurkilen izango dira. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea da Gipuzkoa Bertsotan. 74 bertsolari dabiltza kanporaketa horietan lehiatzen, eta 30 sailkatuko dira txapelketara. Ekainaren 6a bitartean, bertsolari bakoitzak bi saiotan parte hartuko du; bi probetako puntuak gehituta, puntuazio onena dutenak sailkatuko dira irailaren 20an hasiko den txapelketarako.

Zumaiako probari dagokionez, goizez eta arratsaldez izango dira saioak, 11:30ean eta 16:30ean, Aita Mari aretoan. Sarrerak egunean bertan eros daitezke han bertan, 10:00etatik 16:00etara. Saio bakarra ikusteko, sei euro ordaindu behar dituzte Bertsozale Elkarteko kide ez direnek; lau euro, berriz, bazkideek eta 16 urtetik beherakoek. Bi saioak ikusi nahi dituztenek, bederatzi euro ordaindu beharko dituzte; bazkideek, sei euro. Antolatzaileek azaldu dutenez, mugatua izango da saioetako tokia.

Eskualdeko bi bertsolarik kantatuko dute larunbatean. Goizez egingo dituzte lanak haiek; Nahikari Gabilondo zarauztarrak eta Maddi Gallastegi zumaiarrak jardungo dute.

Beste udalerrietako kanporaketetan ere izango dira Urola Kostako bertsolariak. Adibidez, Usurbilen abestuko dute Ibai Esoinek eta Oier Etxeberriak. Zizurkilen, berriz, honakoek hartuko dute parte: Eneritz Artetxek, Xabier Sukiak eta Jon Maiak.

Denera, Urola Kostako hemeretzi pertsona ari dira bertsotan sailkapen fasean: Joritz Bastarrika, Iñigo Ibañez, Eneritz Artetxe, Oier Etxeberria, Jon Gurrutxaga, Josu Oiartzabal, Haritz Garmendia, Urko Egaña, Iñaki Gurrutxaga, Egoitz Eizagirre, Ibai Esoiain, Xabier Sukia, Aitor Urbieta, Nahikari Gabilondo, Oier Aizpurua, Beñat Jauregi, Hodei Iruretagoiena, Aitor Salegi, Jon Maia eta Maddi Gallastegi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide