Sanjuandegiko jaiak larunbatean hasiko dira, umeen egunarekin

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko maiatzaren 27a

Larunbatean hasi, eta ekainaren 13a bitartean ospatuko dituzte Azpeitiko auzoko festak. Herritarren inplikazioa eskatu dute antolatzaileek, festak sustatzeko.Umeen egunarekin hasiko dira Sanjuandegiko festak larunbatean, eta ekainaren 13a bitartean jai...

Larunbatean hasi, eta ekainaren 13a bitartean ospatuko dituzte Azpeitiko auzoko festak. Herritarren inplikazioa eskatu dute antolatzaileek, festak sustatzeko.

Umeen egunarekin hasiko dira Sanjuandegiko festak larunbatean, eta ekainaren 13a bitartean jaiak ez du etenik izango auzoan. Larunbateko festari begira, 200 haur eta gaztetxok eman dute izena. Behin umeen eguna ospatuta, ekainaren 2tik 7ra ekitaldi ugari antolatu dituzte: kontzertuak, hitzaldiak, txapelketak, afariak, sokamuturra eta abar.

Hala ere, jaietako egitarau sendoena ekainaren 5ean hasiko da, Mantangorriren jaitsieraren egunean, hain zuzen. Aurten, gainera, bost urte beteko ditu Mantangorrik balkoitik jaisten. Hori dela-eta, «jaitsiera berezia» egingo dute Sanjuandegin.

Antolatzaileek «auzotar eta herritarren inpikazioa eta parte-hartzea» eskatu dute jaiak ondo joan daitezen: «Festak aurrera ateratzeko, beharrezkoa da denon aletxoa, zuekin dena dugu posible».

Betiko ekitaldiez gain, zenbait berritasun gehitu dituzte: artzain txakur txapelketa egingo dute, adibidez. Horrez gain, asteartean, kooperatuz hitzaldi zikloko solasaldia egingo dute, 19:00etan, auzo lokalean. Nepalgo herritarren aldeko lasterketa ere egitekoak ziren, baina astebete atzeratu behar izan dute.

Festetako egitarau osoa ikusgai dago urolakosta.hitza.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide