Unai Elorriagaren 'Iazko hezurrak' hizpide, bihar

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 26a

AZKOITIA // Azkoitiko irakurle taldeak solasaldi berri bat egingo du bihar Aizkibel Udal Liburutegiaren azken solairuan. Hitzordua 19:00etan hasiko da, betiko moduan. Oraingo saioan hizpide izango duten liburua, berriz, Unai Elorriagaren Iazko hezurrak...

AZKOITIA // Azkoitiko irakurle taldeak solasaldi berri bat egingo du bihar Aizkibel Udal Liburutegiaren azken solairuan. Hitzordua 19:00etan hasiko da, betiko moduan. Oraingo saioan hizpide izango duten liburua, berriz, Unai Elorriagaren Iazko hezurrak (Susa, 2014) nobela izango da. Indarkeriaren inguruko gogoeta egiten du Elorriagak liburu honetan, Irene Arriasen bizitza kontatuz. Jaiotzetik 44 urte betetzen dituen arteko zatia du hizpide liburuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide