Neska-mutilak xakean trebatuz

Aritz Mutiozabal 2015eko maiatzaren 23a

ZarautzOn-ek eta ZKEko Xake atalak elkarlanean antolatuta, Xake-Mate tailerra egiten ari dira Gaztelekuko pilotalekuan. Aiako Lardizabal eskolako, Getariako Iturzaeta ikastolako, Orioko ikastolako eta Zarauzko La Salleko, Antonianoko, Salbatore Mitxelena ikastolako eta Orokieta Herri Eskolako ikasleak ari dira bertan parte hartzen, bi txandetan banatuta: lehenengoa xakeaz ezer ez dakitenentzat, eta bigarrena, xakea ezagutzen dutenentzat, kirol horretan sakontzeko. Guztira, 130 bat neska-mutilek eman dute izena ikastaroan. Saioa Nicola Lococo filosofo eta xake adituak gidatzen ari da

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide