Armeria eskola, balio eta profesionaltasunean erreferentzia

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 21a

«Euskadi industria da; industria ondo joan denean, Euskadi ondo joan da». Esaldi hori entzun ahal izan zen berriki Armeria Eskolan Manuel Iraolagoitia (Microdeco, S.A.), Miguel Lazpiur (Lazpiur Taldea) eta Sabin Azua (B+I Estrategy) batu zituen topak...

«Euskadi industria da; industria ondo joan denean, Euskadi ondo joan da». Esaldi hori entzun ahal izan zen berriki Armeria Eskolan Manuel Iraolagoitia (Microdeco, S.A.), Miguel Lazpiur (Lazpiur Taldea) eta Sabin Azua (B+I Estrategy) batu zituen topaketan. Guzti hori gure etxeko marka den Ondo Egindako Lanaren markoaren barruan. Datuek ere horixe berresten dute: enpresek gure gela eta tailerretan eskaintzen ditugun arlo desberdinekin lotutako langileak eskatzen dituztela.

Urte batzuetatik hona, Armeria Eskolak «BOZI» Hezkuntza, Hizkuntza-Politika eta Kultura Saileko doaneko zerbitzuaz baliatzen da, Euskadiko zonalde edo eskualde jakin batean abiatutako ikaste aktibitateei buruzko informazioa jasotzeko. «Aholkatu eta bideratzen dugu, guregana datorrenaren interesen eta ahalmenen arabera. Eta ikasten jarraitzeko, birziklatzeko eta lan-merkatuari egokitzeko lan zintzoan laguntzen dugu». Azken ikasturtean bulego horretatik pasatu dira (harrera-gunean dago) 500 lagun inguru. Eta garrantzitsuena: «Egunero jasotzen ditugu eskualdeko enpresen eskaerak, gure ikasleak nahi dituzte, duten prestakuntza eta gaitasun altuarengatik».

Ate Irekien Jardunaldiak

Informazioa eskuragarri egiteko, gelak edo tailerra ezagutzeko edota irakaslegoarekin harremanetan jartzeko, aurten, egunero izango ditugu Ate Irekien Jardunaldiak. Arreta hobea izateko, komenigarria da aurrez ordua eskatzea idazkaritzan (943.20.32.44 edo secretario@armeriaeskola.com). Hezkuntza Zikloei buruzko informazio gehiagorako: www.armeriaeskola.com

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide