Eskuter motorren topaketa egingo dute igandean Azpeitian

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko maiatzaren 21a

Plaza txikian egongo dira Lambretak eta Vespak, 11:00etatik aurrera.Lambreta eta Vespa motorren erakustaldia egingo dute igandean, Azpeitian. Izan ere, eskuterren topaketak ospatuko dituzte herrian, goizetik hasi, eta bazkal ondorena bitartean. Scooter...

Plaza txikian egongo dira Lambretak eta Vespak, 11:00etatik aurrera.

Lambreta eta Vespa motorren erakustaldia egingo dute igandean, Azpeitian. Izan ere, eskuterren topaketak ospatuko dituzte herrian, goizetik hasi, eta bazkal ondorena bitartean. Scooter 2015 leloa jarri diete topaketei. Plaza obretan dagoela-eta, plaza txikian bilduko dira motorzaleak, 11:00etan. Ondoren, kale buelta bat egingo dute 12:15ak inguruan hasita, eta Pastorkuan egingo dute mokadua.

Topaketen antolatzaileek azaldu dutenez, bazkaltzen ari diren bitartean ere Jose Artetxeko plazatxoan edukiko dituzte Lambretak eta Vespak, herritarrentzat ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide