Udal hauteskundeez debatea egingo dute gaur Zumaian

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 14a

Aurreko udal hauteskundeetan bezala, aurten ere alkatetzara aurkezten direnen arteko debatea antolatu du Baleike aldizkariak Zumaian. Gaur egingo da, 18:30ean, Alondegiko Oxford aretoan. Bertaratu ezin dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dute ...

Aurreko udal hauteskundeetan bezala, aurten ere alkatetzara aurkezten direnen arteko debatea antolatu du Baleike aldizkariak Zumaian. Gaur egingo da, 18:30ean, Alondegiko Oxford aretoan. Bertaratu ezin dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dute zuzenean Internetez, baleike.eus webgunean.

EH Bilduko eta EAJko hautagaiek hartuko dute parte mahai inguru horretan; Alex Olidenek eta Oier Kortak, hurrenez hurren. PSE-EEko hautagai Arritxu Marañoni ere parte hartzeko gonbitea luzatu zion hedabideak, baina uko egin zion gonbidapenari. Moderatzaile lanetan Baleike-ko zuzendari Gorka Zabaleta arituko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide