41 hautagai zerrenda aurkeztu dituzte Urola Kostako 11 herrietan

Nerea Uranga 2015eko apirilaren 24a

Azkoitian, Orion eta Zarautzen bosna hautagaitza dituzte; Errezilen, aldiz, bakarra. Gizonezkoak gehiago dira eskualdeko herrietako zerrendetan, baita alkategai bezala ereGipuzkoako Aldizkari Ofizialean herenegun argitaratu ziren datozen udal hauteskun...

Azkoitian, Orion eta Zarautzen bosna hautagaitza dituzte; Errezilen, aldiz, bakarra. Gizonezkoak gehiago dira eskualdeko herrietako zerrendetan, baita alkategai bezala ere

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean herenegun argitaratu ziren datozen udal hauteskundeetara alderdiek eta herri plataformek aurkeztutako hautagai zerrendak. Orotara, Urola Kostako 11 herrietan 41 hautagai talde aurkeztu dituzte, 613 hautagai.

Eskualdean herri bakarra da hautagai zerrenda bakarrarekin: Errezil. EH Bildurena da hautagaitza. 2011ko udal hauteskundeetan lau hautagaitza egon ziren herri horretan: Bildu, Errezil Herrin Alde, PP eta PSE-EE. Beste muturrean, bosna zerrenda dituzte hiru herritan: Azkoitian, Orion eta Zarautzen.

EH Bildu eta PSE-EE 11 herrietatik 10etan aurkeztuko dira; EAJ, bederatzitan. Zerrenda guztiak ikusgai daude urolakosta.hitza.eus webgunean. Astelehenetik aurrera hauteskundeen atal berezia izango du, gainera.

Zerrendakideetatik %52 gizonezkoak dira, eta %48 emakumezkoak. 41 alkategaien artean parekidetasuna txikiagoa da: %39 dira emakumezkoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide