Hautes mahaiak osatzeko zozketak egingo dituzte

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 23a

POLITIKA // Maiatzaren 25ean egingo diren udal eta foru hauteskundeetarako hautes mahaietako kideak aukeratuko dituzte. Beti bezala, zozketa publikoak egingo dituzte egun hauetan herriz herri. Azpeitian eta Orion horretarako egunak jarri dituzte: Azpei...

POLITIKA // Maiatzaren 25ean egingo diren udal eta foru hauteskundeetarako hautes mahaietako kideak aukeratuko dituzte. Beti bezala, zozketa publikoak egingo dituzte egun hauetan herriz herri. Azpeitian eta Orion horretarako egunak jarri dituzte: Azpeitiko udaletxean, adibidez, datorren astelehenean egingo dute. Orion, berriz, asteartean egingo dute, 09:00etan, udaletxeko batzar aretoan.

Azkoitiko EAJk bihar aurkeztuko du hautagai taldea

AZKOITIA // Azkoitiko EAJk udal hauteskundeetarako aurkeztu duen hautagai zerrenda osoa jakinarazteko ekitaldia egingo du bihar. 19:00etan, Elkarguneko plazan argazkia aterako dute bertan bildutakoek. Ondoren, 19:30ean ekitaldia egingo dute, Elkarguneko Oteiza aretoan. Javier Zubizarreta da Azkoitiko EAJren alkategaia. Ekainean jakinarazi zuten. Jeltzaleen hautagai zerrendan bigarrena, berriz, Ana Azkoitia da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide