Aimar Irigoien harri-jasotzaileak Gorostidi Harria Saria irabazi du asteburuan, Adunan (Gipuzkoa). 11 harri-jasotzailek hartu zuten parte proban, eta 155 kiloko harriari ahalik eta jasoaldi gehien eman behar zizkien bost minutuan.
Irigoienek bost aldiz altxatu zuen harri errektangularra. Bestalde, bigarren tokian gelditu zen Jokin Eizmendi zarauztarra, bost jasoaldi gutxiago eginda.
Aimar Irigoienek erakutsi zuen sasoi betean dagoela; izan ere, alde esanguratsua atera zien gainontzekoei. Asteburu honetakoa ez da izan, ordea, Errezilgo harri-jasotzaileak Adunako lehiaketan irabazitako lehen saria, 2007an, 2008an, 2011n, 2012an eta 2013an ere irabazi baitu Gorostidi Harria proba.