«Lehentasun argiekin» aurkeztu da EAJ

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 22a

Xabier Txurruka, Aitor Gorrotxategi, Uxoa Larrañaga eta Josetxo Mendizabal dira Zarautz, Azpeitia, Getaria eta Zestoako EAJko alkategaiak. Etzi aurkeztuko dute Azkoitiko EAJko zerrenda«Gaztetasuna», «esperientzia», «berrikuntza», «lanerako ilus...

Xabier Txurruka, Aitor Gorrotxategi, Uxoa Larrañaga eta Josetxo Mendizabal dira Zarautz, Azpeitia, Getaria eta Zestoako EAJko alkategaiak. Etzi aurkeztuko dute Azkoitiko EAJko zerrenda

«Gaztetasuna», «esperientzia», «berrikuntza», «lanerako ilusioa», «gaitasuna» eta «konpromisoa» batzen dituzte Azpeitiko, Getariako, Zarauzko eta Zestoako EAJko hautagaitzek. Hori, eta «inposaketarik gabe gobernatzeko ardura». Zarauzko EAJko hautagaientzat etorkizuneko «proiektu serio eta eraginkorra» aurrera eramatea da helburua: «Ideia eta lehentasun garbiekin, inposaketarik gabe eta denontzat gobernatuz, ez gutxi batzuentzat». Herritarrengandik jaso dute herriak aldaketa baten premia duela, eta hori «akordioen bidez eta inor baztertu gabe» egingo dute.

Hamabi aurpegi berri aurkeztu dituzte zerrendan, erdia baino gehiago. Alkategaia ere berria da: Xabier Txurruka. Honakoek jarraitzen diote: Maite Garrastazuk, Jesus Aranak, Nekane Iribarrek, Ixidor Larrañagak, Imanol Lasak, Iban San Martinek, Miren Letamendiak, Jonan Urdangarinek eta Iratxe Zorrozuak. Zarauzko EAJk bihar aurkeztuko du zerrenda, 19:30ean Gurmendi plazan.

«Ideia eta lehentasun argiak» dituen taldea da Azpeitiko EAJkoena, Aitor Gorrotxategi alkategaiaren arabera, «Azpeitiak behar duen aldaketa gidatzeko gai dena». Nerea Etxeberria, Aritz Azpiazu, Itziar Lasa, Jose Miguel Aizpuru, Rebeka Larrañaga, Xanti Gurrutxaga, Amaia Etxeberria, Mireia Epelde eta Alberto Frantzesenak osatzen dute zerrenda, hurrenez hurren.

Euren lehentasuna krisiari eta hark Azpeitian utzitako ondorioei aurre egitea da. Elkarbizitza eta kohesio soziala ere nabarmendu ditu Gorrotxategik:«Kolore, arraza eta hizkuntza desberdinetako pertsonek elkarrekin bizi behar dute, guztien seme-alabak azpeitiarrak izango direlako».

«Udala jarrera irekiarekin, sektarismorik eta inposaketarik gabe gobernatzeko konpromisoa» hartu dute Uxoa Larrañaga Getariako EAJko zerrendaburuak eta haren kideek, «getariarren ongizatearekin arduratutako» emakumez eta gizonez osatutako taldeak. Honakoek osatzen dute: Aitor Urrestik, Andoni Aristik, Barbara Azkuek, Rosi Antiak, Itziar Etxartek, Andres Txuekak, Aritz Iribarrek, Sara Arangurenek, Olaia Olaizolak eta Ana Mari Iribarrek.

Horien programaren ardatza «getariarren duintasuna eta ongizatea bermatzea» da. Batetik, herriaren komunikazio sistemak hobetu nahi dituzte, eta horretarako aldundiarekin harremanetan jarriko dira, Meagako errepidea berritzeko aurrerapausoak emateko. Turismo plan estrategikoa abian jartzeko eta gazteentzat etxebizitza programa bultzatzeko asmoa dute.

«Zabortegiari alto»

«Beste Zestoa bat» eraiki nahi dute EAJko hautagaiek, «bere erakargarritasunagatik ezaguna izan daitekeena, eta ez Gipuzkoako zabortegi bilakatzeagatik». Josetxo Mendizabal zerrendaburu duen taldea honakoek osatzen dute: Gorka Unanuek, Montse Atxegak, Itziar Elorzak, Karmel Bedita Mendizabalek, Juan Carlos Garciak, Maite Elustondok, Asier Mendiak, Maria Rosario Irazabalek, Mertxe Mendizabalek eta Garikoitz Mendizabalek. Haien lehentasuna «Osin- beltzerako egungo aldundiak ezarri duen zabortegiari alto ematea da». EAJ «Osinbeltzen zabortegia ez eraikitzeko bermea izango da». Beste erronka turismoa sustatzea du EAJk, «turismoaren eskutik ekonomia suspertu daitekeelako».

Azkoitiko EAJko hautagaien zerrenda etzi aurkeztuko dute, 19:00etan Elkargunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide