Zarauztarrako Jokin Aranburu bigarren eta Aratz Olaizola hirugarren Urretxun

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 21a

Igandean junior mailako txirrindulari txapelketa izango da, 10:00etatik aurrera Nafarroa kaletik

[caption id="attachment_143793" align="aligncenter" width="300"]Aratz Olaizola eta Jokin Aranburu Aratz Olaizola eta Jokin Aranburu[/caption]

Garaipena ezin izan zuten bereganatu, baina podiumera igo ziren Zarauztarra taldeko junior mailako txirrindulariak Urretxuko lasterketan. Eguraldi txarrari aurre egin behar izan zioten, 83 kilometroko ibilbideaz gain, eta helmugara iritsiko, gainera, 300 metroko aldapa bat menderatu behar izan zuten. Zarauztarrak aurrea hartu zuen tropeltxoean heldu zen Urretxura eta aipatutako azken aldapak bakoitza bere tokian jarri zituen. Iñigo Elosegi bizkaitarra izan zen lehena, bigarren Jokin Aranburu eta hirugarren Aratz Olaizola.

Bi asteburuetan zehar, zarauztar bikoteak izan dituen emaitzak ikusita, sasoi puntu ederrean daudela ezin uka. Pistari begira, berriz, gaurtik larunbatera Mallorkan izango dira. Salvador Melía Espainiako pistako hautatzaileak deituta, entrenamenduak burutuko dituzte bertako Palma Arena belodromoan, uztailean jokatuko diren Europako Pista Txapelketetarako prestatze aldera.

Igande honetan, apirilaren 26an, Zarautzen izango da junior mailakoen lasterketa. Goizeko 10:00etan irtengo dira Nafarroa kaletik, eta bertan amaituko da 12:00ak aldera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide