Diru laguntzak eska ditzakete elkarteek mankomunitatean

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 16a

GIZARTEA // Gerra edo larrialdi egoeran dauden herrialdeetako haurrek udan eskualdean egonaldia egin dezaten, diru laguntzak emango dizkie Urola Kostako Udal Elkarteak elkarteei. Horretarako 18.500 euroko partida jaso du udal elkarteak. Elkarteek eskae...

GIZARTEA // Gerra edo larrialdi egoeran dauden herrialdeetako haurrek udan eskualdean egonaldia egin dezaten, diru laguntzak emango dizkie Urola Kostako Udal Elkarteak elkarteei. Horretarako 18.500 euroko partida jaso du udal elkarteak. Elkarteek eskaerak aurkeztu beharko dituzte, eta horretarako azken eguna apirilaren 30a izango da. Oinarriak eta eskabidea egiteko eredua udal elkartearen webgunean eskuratu daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide