Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri ditu hirugarren urtez partaidetzazko aurrekontuak, hurrengo urteko aurrekontuaren zati bat zertan inbertitu herritarrek erabaki dezaten. Aurten, Gipuzkoa osora zabaldu dute ekimena; beraz, Urola Erdian ez ezik, lehenengo aldiz Urola Kostan ere egingo dute. Bi bailaratara bina milioi euro bideratuko dituzte.
Lehenengo fasean, bailararen beharrak aztertu eta herritarren proposamenak jasoko dituzte. Apirilaren 30era bitartean egin daitezke ekarpenak, hiru bidetatik: www.aurrekontuahobetzen.eus atarian, Gipuzkoa aldizkariarekin banatzen ari diren eskuorria udal egoitzetako postontzietan utzita edo gaurtik herrietan egingo dituzten bileretan.
Ekainean proposamenak lehenetsiko dituzte herritarrek, eta aldundiko teknikariek horien bideragarritasuna aztertuko dute gero. Irailean, behin betiko proposamenak aukeratuko dituzte herritarrek, proiek- tuak foru aurrekontuetan txertatu ditzan aldundiak.