2015ko Junior eta 17 urte azpiko Euskadiko txapeldun izan da Gipuzkoa aurreko astean, Villabonan, eta balentria lortzen zazpi pultsolari zarauztarrek lagundu zuten. 17 urte azpikoan txapeldun suertatu ziren bost pultsolariren artean lau izan ziren zarauztar izan genituen: Ximon Lopez, Xabier Iglesias, Gorka Ortega eta Danel Mendizabal. Juan Antonio Mendizabal entrenatzialearen hitzetan "Asteroko entrenamenduak bere fruituak ematen ditu eta gazteak beraian progresioan doaz. Gaur denak gainditu dituzte beraien markak. Orain arte bezala entrenamenduak jarraitzen badute, hurrengo txapelketan ere hobetuko dute beraien marka."Junior txapelketan, berriz, Gipuzkoako bost pultsolaritik hiru zarauztar lehiatu ziren: Kepa Azpiroz, Aitor Gabirondo eta Imanol Zulaika. Azpirozek bere garapenarekin jarraitzen du eta txapelketa polita egin zuen. Beste biek, berriz, oraindik beraien sasoirik gorenean ez daudela erakutsi zuten. Hala ere, Zulaika bakarkako txapelketako 3. postua lortzeko gai izan zen. Datozen lehietan emaitza hobeak izatea espero dute ZKE Halterofiliako entrenatzaileak.
Hurrengo txapelketa larunbat honetan (apirilaren 18an) izango da, Gipuzkoako Txapelketa absolutua, Donostian. Enrike Kortajarenak eta Juan Antonio Mendizabalek entrenatzen dituzten 15 pultsolarik hartuko dute parte bertan. Zarauztarren artean faboritotzat Stepan Tsirkin eta Danel Lopez jo daitezke; txapelketa honetan Jon Mendizabalek ez du parte hartuko.