Igoera lortzeko partida bakarrera dago Aiala Zarautz eskubaloi taldea

Aritz Mutiozabal- Sasoian.Info 2015ko api. 14a, 00:00

Emakumezkoen Ohorezko Mailara igotzeko azken faserako sailkatu da, asteburuan etxean jokatutako ligaxka irabazita. Finalerdia maiatzaren 2an jokatuko duAiala Zarautzek ez du hutsik egin, eta Emakumezkoen Ohorezko Mailara igotzeko azken faserako sailkat...

Emakumezkoen Ohorezko Mailara igotzeko azken faserako sailkatu da, asteburuan etxean jokatutako ligaxka irabazita. Finalerdia maiatzaren 2an jokatuko du

Aiala Zarautzek ez du hutsik egin, eta Emakumezkoen Ohorezko Mailara igotzeko azken faserako sailkatu da, asteburuan Zarautzen jokatu den lehen multzoko ligaxkan buru bukatu ondoren. Finalerdiko partidan Logroño Sporting La Rioja taldea izango du aurrez aurre, maiatzaren 2an, eta irabaziz gero igoerako txartela bereganatuko luke.

Asteburuan, igoera faseko lehen zatian , Ucam Murcia, Jofemesa Oviedo, eta Tenerifeko Tejina Isla taldeak hartu zituen mendean. Ongi lehiatutako norgehiagoka estuen eta parekatuen ondoren, merezitako fruitua jaso zuen: ostiralean 24-23koarekin nagusitu zitzaien murtziarrei; larunbatean, 23-22koarekin asturiarrei; herenegun, 26-31koarekin kanariarrei.

Aiala Zarautzek multzoko lehen postua bereganatu zuen, eta Jofemesa Oviedok bigarrena; biek lortu dute azken faserako txartela. Bigarren multzokoen ligaxka Xixonen (Asturias, Espainia) jokatu zuten. Mavi Nuevas Teknologias izan zen lehena eta Logroño Sporting La Rioja bigarrena. Multzo bakoitzeko lehen sailkatuek bigarren sailkatuaren aurka jokatuko dute finalerdietan, eta irabazleak elkarren aurka ariko dira Ohorezko Zilar Mailako finalean.

Edonola ere, ametsa egi bihurtzeko ez dute derrigorrez finala irabazi beharko zarauztarrek. Finalerdiko partida irabazita nahikoa izango da Ohorezko Mailarako txartela lortu ahal izateko. Beraz, Aiala Zarautz igoera lortzeko partida bakarrera dago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide