Iñaki Garciak eta Pili Zabalak mahai inguru bat egingo dute Euskal Herriko elkarbizitzaz eta bakegintzaz Azpeitian, gaur, 19:30etik aurrera. Baigerako aretoan izango da solasaldia, Munohandi elkarteak antolatuta, eta Joxe Arregi teologoa arituko da moderatzaile lanetan.
Joxi Zalabaren arreba da Pili Zabala. Zabala GAL-ek bahitu, torturatu eta hil zuen, 1983an. Iñaki Garciaren aita, berriz, Juan Manuel Garcia zen, Komando Autonomo Antikapitalistek 1980an hil zuten Telefonicako delegatua.
Bi hizlariek batera eskaini izan dituzte gisa honetako hitzaldiak inguruko beste zenbait udalerritan ere.
Elkarbizitzaren kultura
Munohandikoen arabera, «benetako bakearen eta elkarbizitzaren kultura» lortzeko, beharrezkoa da «indarkeria desberdinak» sufritutakoen testigan- tzerata hurbildu eta ezagutzea.