Soreasu bete dute trikitilariek

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko martxoaren 24a

Belaunaldien arteko lotura irudikatu dute aurtengo San Jose Trikiti Jaialdian, Azpeitian. 'Ospas' izan da soinujole zaharrena, 89 urterekin; gazteenek, berriz, 8 urte dituzte.San Jose Trikiti Jaialdia ospatu zuten larunbatean, Azpeitiko Soreasu antzoki...

Belaunaldien arteko lotura irudikatu dute aurtengo San Jose Trikiti Jaialdian, Azpeitian. 'Ospas' izan da soinujole zaharrena, 89 urterekin; gazteenek, berriz, 8 urte dituzte.

San Jose Trikiti Jaialdia ospatu zuten larunbatean, Azpeitiko Soreasu antzokian. Belaunaldi desberdinetako musikariak biltzea izan zuen xede ekitaldiak, eta 81 urteko koskaz gozatzeko aukera izan zuten entzuleek. Izan ere, horixe zen adin tartea trikitilari zaharrenaren eta gazteenen artean. Urtero jartzen dute ardatz bereziren bat San Jose jaialdian; omenaldiren bat ez bada, gairen bat bere egiten dute, eta belaunaldien arteko lotura landu dute aurtengo ekitaldian Euskal Herriko Trikitixa Elkartekoek.

Beraz, Vitoriano Loiola Ospas-ek ireki zuen emanaldia,bere iloba Janirerekin. Ospasek 89 urte beteak ditu, eta bera izan zen emanaldiko trikitilaririk zaharrena. Beste muturrean, gazteenen artean, Aiako eta Getariako Libe eta Udane 8 urteko neskatoek jo zituzten trikitia eta panderoa. Azpeitiarrek zein bisitariek jaiaz eta musikaz gozatu dute aurten ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide