Zarauzko Gure Esku Dago dinamikak aurrera darrai. Duela astebete zabaldu zuten
lokal berria, Patxiku kaleko 1. zenbakian, eta bertan, informazioa banatzeaz gain, ekainaren 20an Euskal Herriko hiriburuetan erabakitze eskubidearen alde egingo ekitaldietarako izena eman ahalko dute herritarrek. Lokala astelehenetik ostiralera bitartean arratsaldez irekiko dute, 18:00etatik 20:00etara hain zuzen, eta larunbatetan, berriz, goizetan, 11:00etatik 13:00etan.
Aurrez, berotzen joateko, zenbait ekitaldi egingo dute udalerrian. Ostegunean, esaterako, Anjel Oiarbide Gure Esku Dago dinamikako sustatzaile eta Nazioen Munduko ordezkariak hitzaldia emango du. Orain arte egindako bidea eta aurrera begirako erronkak izango ditu hizpide Modelon 19:00etatik aurrera, besteak beste. 20:30ean, berriz,
Jostunak dokumenala emango dute leku berean.