Euskaldunen joan eta etorriez

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko martxoaren 19a

'Hazparneko anderea' obra eskainiko dute bihar, 21:30etik aurrera, Azpeitian Soreasu antzokian. Ameriketatik joan-etorrian ibilitako euskaldunen inguruko komedia bat da.Hamasei lagunek taularatuko dute bihar Hazparneko anderea antzezlan arrakastatsua, ...

'Hazparneko anderea' obra eskainiko dute bihar, 21:30etik aurrera, Azpeitian Soreasu antzokian. Ameriketatik joan-etorrian ibilitako euskaldunen inguruko komedia bat da.

Hamasei lagunek taularatuko dute bihar Hazparneko anderea antzezlan arrakastatsua, Soreasu aretoan, 21:30etik aurrera. Senpereko (Lapurdi) Iduzkilore taldeak antzeztuko du komedia, eta Ipar Euskal Herriko aktoreak, musikariak eta teknikoak ariko dira lanean zuzenean, oholtzaren gainean.

Les Femmes savantes antzezlan frantziarrean oinarritutako lana da Hazparneko anderea, baina euskal herritarrentzat testuingurua arrotz samarra gerta litekeela-eta, istorioaren muina Hazparneko plazara gerturatu zuen Telesforo Monzon idazleak. Izena, hizkuntza eta nortasuna aldatu zizkien Monzonek pertsonaia haiei.

XX. mendeko euskaldunen historia eta istorioak kontatzen ditu obrak. Izan ere, Amerikara irten eta Euskal Herrira berriro itzuli ziren euskaldunei kritika egiten diete antzerki obran. 1966an idatzi zuen Monzonek lana, eta Ander Lipus zuzendariak egokitu du. Uztaritzen (Lapurdi) estreinatu zuten, eta arrakasta izan du Euskal Herriko aretoetan. Soreasukoa hamazazpigarren saioa izango dute Iduzkilore taldekoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide