Zelaiondoko Bol&Tok Kirol Klubeko kideak Olaberrian aritu ziren asteburuan, Lehendakari Bola Txapelketako hirugarren jardunaldian. Bertan aritu ziren Txema Fernandez, Jesus Morales, Xanti Zumeta, Joseba Aginaga eta Andres Illarramendi, eta horien artean Fernandez izan zen sailkapenean ondoen bukatu zuena, 31. postuan, 37 birla botata. Hain justu ere, bera da sailkapen orokorrean ondoen kokatuta dagon zarauztarra, 29. postuan.