Sahararren zapalketa salatzeko, erakusketa

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko martxoaren 17a

70eko hamarkadan bota zituzten sahararrak beren lurraldetik, eta ordutik beren giza eskubideak urratuak daude. Zapalketa jaso dute 'Saharako Ahotsak, ahaztuaren kontrako erresistentzia' erakusketan.pozik bizi ziren, haurrek lagunekin jolasten zuten, gu...

70eko hamarkadan bota zituzten sahararrak beren lurraldetik, eta ordutik beren giza eskubideak urratuak daude. Zapalketa jaso dute 'Saharako Ahotsak, ahaztuaren kontrako erresistentzia' erakusketan.

pozik bizi ziren, haurrek lagunekin jolasten zuten, gurasoek barre egiten zuten eta basamortuan bizi arren, zoriontsuak ziren bizitzeko behar adina zutelako. Egun batean, ordea, familia guztiaren bizitza aldatu zen. Marokoko armadak beren lurraldetik bota zituen sahararrak, bizi ziren lurra berena ez zela esan eta bertatik alde egitera behartu zituzten. Hori gertatu zenetik ezer ez zen berdina izan». Horrela azaldu zuen Paco Etxeberria antropologoak 70eko hamarkadan sahararrak beren lurraldetik bota zituztenean haur batek bizitakoa. Ordutik etengabeak izan dira sahararrek bizi izan dituzten giza eskubideen urraketak, eta horiek denak jaso nahi izan dituzte Sahararako Ahotsak, ahanztuaren kontrako erresistentzia erakusketan. Aurreko astetik dago ikusgai Zarauzko Merkatu Plazako aretoan.

2010etik ikerketa sakona egin dute Euskal Herriko Unibertsitateko Hegoa Institutuak eta Euskal Fondoak Mendebaldeko Saharan gertatzen diren giza eskubideen urraketez. Lehen emai- tza izan zen Memoria Oasia. Memoria historikoa eta giza eskubideen urraketa Mendebaldeko Saharan txostena; bertan 261 sahararren testigantzak jaso zituzten.

Hegoa Fundazioa Aranzadi Zientzia Elkartearekin harremanetan jarri zen, Marokoko militarrek hainbat saharar erail eta hobi komun batzuetan lurperatu zituztela azaldu baitzuten sahararrek. Paco Etxeberria izan zen Saharan bertan ikerketa lanak egin zituen teknikarietako bat. «Lehen aldiz ingurura joan ginenean ez genekien zerbait aurkituko genuen. Lurralde oso zabala da, desertuan dago eta hemendik Madrilera arteko distantzia osatu ondoren, mendi baten aurrera iritsi ginen; bertan lurraldea banatzen zuen harresia ikus zitekeen, eta militar marokoarrak ikusten ziren ingurua zaintzen,» azaldu zuen. Izan ere, Mendebaldeko Sahara bitan banatuta dago; alde bat marokoarrek kontrolatzen dute, eta beste aldea Fronte Polisarioak.

Herritarrek esandako eremua ikertzen hasi ziren Aranzadiko teknikariak, eta baieztatu zuten egia zela haiek esandakoa. Bertan aurkitu zituzten hezur eta aztarnak Euskal Herrira ekarri zituzten, eta analisiak egin ondoren, gorpuzki guztien identitatea egiaztatu zuten. «Zorionez, dena ondo irten zen, ez baita erraza DNA aurkitzea urteetan zehar basamortuan, askotan eguzkitan eta narriatuta izan diren aztarnetan».

Erakundeen zeregina

Etxeberriaren iritziz gertatutakoa ezagututa errazagoa da saharar herriaren «zorigaitza» ulertzea, hainbeste urte pasata oraindik ez baita konpondu gatazka. Bere esanetan, memoria historikoaren azterketan hiru alderdi bereizten dira. Alde batetik, bidegabekeriak jasan dituzten herritarrak. Bestetik, erakundeak; «hauek serio hartu dezakete memoria historikoa berreskuratzearen ardura». Horretaz gain, teknikarien lana dago. «Gure eginbeharra egia ezagutzeko ikerketak egin eta datu objektiboak aurkeztea da. Gero, erakundeek informazio hori biktimen eskubideen defentsan erabili dezaten». Aranzadik egindako txostenak besteak beste Espainiako Auzitegi Nazionalean aurkeztu zituzten; izan ere, irekita dago sahararren giza eskubideen urraketen auzia, eta han gehitu dituzte froga modura. Etxeberriak espero du «noizbait txosten horiek justizia egiteko baliagarriak izatea».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide