Herritarrengandik 600 ideiatik gora jaso ditu EAJk

A. Ventas Aldabaldetreku 2015eko martxoaren 17a

Zarautz Prest dinamika 2014ko apirilean abiatu zuen EAJk, «herriko egoeraren diagnosia benetako protagonisten eskutik egiteko». Ondoren, abenduan, Entzuteko Prest ekimena abiatu zuen. Horren bidez, ordezkari jeltzaleak kalera irten dira, zarauztarre...

Zarautz Prest dinamika 2014ko apirilean abiatu zuen EAJk, «herriko egoeraren diagnosia benetako protagonisten eskutik egiteko». Ondoren, abenduan, Entzuteko Prest ekimena abiatu zuen. Horren bidez, ordezkari jeltzaleak kalera irten dira, zarauztarren beharrak zeintzuk diren bertatik bertara jakiteko. Halaber, EAJk hainbat proiektu—Astiko kirol eremua, Santa Klarako oinezkoen pasabidea, Itxasmendiko biribilgunea, kasu— aurkeztu ditu, parte-hartzaileen iritzia ezagutze aldera.

Ordutik zarauztarrengandik 600 proposamenetik gora jaso ditu ordutik. Hori dela eta, Xabier Txurruka alkategaia «oso pozik» agertu da. Izan ere, horri esker herritarren beharren «ideia zehatza» osatu ahal izan dute. Txurrukari aukera eman dio «askotariko ideologia duten herritarren nahia ezagutzeko», baina aldi berean, ondorio orokor bat ateratzeko: «Zarautz herri bizia eta dinamikoa» dela eta dinamikan parte hartu dutenek «herria hazteko ilusio handia» dutela ikusteko, alegia.

Hobetu behar diren hainbat alor jaso dute EAJko ordezkariek. Batetik, detaile txikiak, garbitasunari, zakarrontziei eta espaloiei dagozkienak, esaterako. Bestetik, udalaren kudeaketari dagozkionak. Zentzu horretan, jarduera ekonomikoa babestea eta kudeatzearen beharra ikusi dute, eta baita babes sozialeko sistemari eustekoa ere, premia duen herritarrei «arreta berezia» eskainiz. «Finean, krisiari aurre egin bhear ziao, bi alor horiek zainduta», nabarmendu du EAJko alkategaiak. Horrekin batera, gaineratu du «edukiei ez ezik, zarauztarrek garrantzia handia» ematen diela politika egiteko «moduei»: «Ez dute nahi inposaketarik, elkarlana baizik».

Hamar konpromiso

Datozen egunetan «Zarautz aurrera eraman eta haziarazteko» hamar konpromiso aurkeztuko ditu Txurrukak, Zarautz Prest dinamikaren ondorio gisa. «Askok jakinarazi digute herria bultzada baten premian dagoela, egungo geldialditik atera egin behar duela, eta beharrezkotzat jotzen dutela gauzak egiteko eta kudeatzeko bestelako estilo bat. Uste dut badugula potentziala, denon artean, askok helburu duten Zarautz hori errealitate bihurtzeko». Horiek gerora hauteskunde programan xedatuko dituztela aurreratu du.

Halaber, gogoratu du oraindik ere ekarpenak egiteko asmoa dutenek ateak zabalik dituztela. Interesa dutenek eaj-pnv@zarautz.es helbidera bidali dezakete mezua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide