Matadeixe, loratzeko prest

Ane Olaizola 2015eko martxoaren 17a

Udaberriko Bebarruko Jardunek egingo dituzte Azkoitiko Matadeixen maiatzera bitartean. Musikaz eta zinema zikloaz gain, poesia errezitaldi bat ere izango da aurten.Udaberriarekin batera, musika eta ikus-entzunezkoekin loratuko dute beste urte batez Azk...

Udaberriko Bebarruko Jardunek egingo dituzte Azkoitiko Matadeixen maiatzera bitartean. Musikaz eta zinema zikloaz gain, poesia errezitaldi bat ere izango da aurten.

Udaberriarekin batera, musika eta ikus-entzunezkoekin loratuko dute beste urte batez Azkoitiko Matadeixe. Prest dira Bebarruko Jardunek, ohiko formatuarekin, baina, berrikuntza bezala, aurten saio berriak ere izango dira. Izan ere, Jose Luis Otamendik idazle azpeitiarrak Kapital publikoa (Susa, 2014) bere azken poesia liburuaren errezitaldia egingo du. Matadero Ekintzak ez ezik, Maxixatzen Euskaldunon Elkartea ere Otamendiren errezitaldia antolatzekoa zen, eta azkenean biek batera prestatu dute etziko saioa.

Ezlekuak zinema zikloarekin hasiko dituzte jardunaldiak, bihar, eta maiatzera arte eskainiko dituzte. Leku fisikoek nahiz pertsonaiek beren barruan sortzen dituzten lekuek garrantzia berezia hartzen duten filmak eskainiko dituzte asteazkenetan, Matadeixen bertan. «Ez dugu nahi lotu hain orokortuta dagoen testuinguruarekin; hau da, aireportu, tren eta autobus geltokiekin. Gure ideia da bereziak diren lekuetan pasatzen diren istorioak erakustea; aldi berean, pertsonek beren barruan sortzen dituen leku berezi, ilun eta zoroak jorratu nahi ditugu».

Gainontzean, musikak hartuko du tarterik handiena. Euskal Herriko eta nazioarteko talde ugari izango dira Matadeixen, eta beste behin, talde ezezagunei eta txikiei aukera ematen saiatu dira antolatzaileak. Dena den, musika esperimentaletatik urrundu dira aurten; «ez gara genero batera mugatu; rocka, folka eta psikodelia asko dago». Cro!, Dawans of human eta Lorelle meets the obsolete taldeak nabarmendu dituzte. Eta, Euskal Herrikoen artean, Joseba Irazoki ariko da beste behin, oraingoan formatu berriarekin. Amsia azkoitiarra eta Gaitze azpeitiarra ere izango dira taula gainean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide