Elkarretaratzea egingo dute gaur Forum-en irekiera salatzeko

E. Albizu Lizaso 2015eko martxoaren 17a

Forum dendaren irekiera dela-eta, Azpeitian Bizi eta Lan taldeak elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako, Gure merkataritza eredu txikia eta herrikoia lelopean. Loiolan, Forum kirol-dendaren aurrean, bilduko dira herritarrak, 19:00etan, eta Berta...

Forum dendaren irekiera dela-eta, Azpeitian Bizi eta Lan taldeak elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako, Gure merkataritza eredu txikia eta herrikoia lelopean. Loiolan, Forum kirol-dendaren aurrean, bilduko dira herritarrak, 19:00etan, eta Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak babestu egin du ekitaldia.

Elkarretaratzearekin, Forum bezalako saltokiek «herri txikiei egiten dieten kalteaz» ohartarazi nahi du Azpeitian Bizi eta Lan-ek: «Helburu ekonomiko hutsen arabera mugitzen diren saltoki handien beharrik ez dugu herrian, horiek ez datozelako herritarron beharrei erantzutera».

Taldeko kideek azaldu dutenez, Azpeitiko merkatari txikiek ezingo diete Forumen publizitate kanpainei aurre egin, eta «kalte izugarria» eragingo dio tokiko merkataritzari. Ordutegiari dagokionez ere, esan dute kalteak eragingo dizkiela dendei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide