'Bizkaia maite' dantza saioa eskainiko du Itsasik igandean

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 13a

Bizkaia maite dantza saioa eskainiko du Azpeitiko Itsasi dantza taldeak igandean, 19:00etatik aurrera Sanagustin kulturgunean.Itsasik ikuskizun berezia egin ohi du urtean behin, eta aurtengoan Bizkaiko udalerri desberdinetako dantzekin osatu dute ikusk...

Bizkaia maite dantza saioa eskainiko du Azpeitiko Itsasi dantza taldeak igandean, 19:00etatik aurrera Sanagustin kulturgunean.

Itsasik ikuskizun berezia egin ohi du urtean behin, eta aurtengoan Bizkaiko udalerri desberdinetako dantzekin osatu dute ikuskizunaren lehen zatia; bigarren zatian, berriz, azken urteetan bezala, dantza tradizionaletako pausoekin sortutako dantzak egingo dituzte Azpeitiko dantza taldeko kideek.

Hamalau dantzari izango dira oholtza gainean igandean, eta ordubete inguru iraungo du ikuskizunak. Iaz Zuberoako dantzekin eskaini zuten emanaldia, eta aurten Bizkaiara jo dute, azkenaldian hango dantzak taularatu ez zituztela-eta. Urtean zehar aritu dira emanaldia prestatzen. «Urtean zehar joaten gara dantzak entseatzen eta ideia desberdinak proposatzen. Pixkanaka, koreografia berriak asmatzen eta eraldatzen joaten gara, azken emaitza izan arte», esan diote Kultur Mahari.

Adierazi dutenez, Itsasi dantza taldea osatzen dutenekin moldatu dute etziko emanaldia, baina, hurrengo urtean dantzari berriak batzea gustatuko litzaieke egitasmora. Hori hala izanik, dantzarako gogoa dutenei taldera elkartzeko deia luzatu diete Itsasikoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide