Ekolinguari buruzko solasaldia egingo dute gaur Alondegian

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 11

EUSKARA // Gaur 18:30ean Euskara, bestela ez gara zikloko hirugarren solasaldia izango da, oraingoan Ekolinguaren gainean. Otsailaren 11n, 70etik gora zumaiarrek hartu zuten parte Marina Berri jatetxean egindako Ekolingua jokoan. Jokoaren nondik norako...

EUSKARA // Gaur 18:30ean Euskara, bestela ez gara zikloko hirugarren solasaldia izango da, oraingoan Ekolinguaren gainean. Otsailaren 11n, 70etik gora zumaiarrek hartu zuten parte Marina Berri jatetxean egindako Ekolingua jokoan. Jokoaren nondik norakoak azalduko ditu Iñaki Markok: esaterako, nola sortu zen, nondik datorren eta non egin diren esperientziak. Egitasmoan parte hartu zuten hamasei lagunen iritziak bildu dituen bideo bat ere emango dute, eta ondoren Zumaiako saioan dinamizatzaile izan zirenekin mahai ingurua egingo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide