Urriaren 13an hasiko da ezker abertzaleko 35 kideren aurkako epaiketa

Urola Kostako Hitza 2015ko mar. 11a, 00:00

Urriaren 13an hasiko da ezker abertzaleko 35 kideren aurkako epaiketa. Hil horretatik abendura bitartean egingo da epaiketa, Naiz.eus hedabideak aurreratu duenez. Auzipetuen artean da Antton Gomez Zestoako bizilaguna.Bi bider atzeratu eta gero, jarri d...

Urriaren 13an hasiko da ezker abertzaleko 35 kideren aurkako epaiketa. Hil horretatik abendura bitartean egingo da epaiketa, Naiz.eus hedabideak aurreratu duenez. Auzipetuen artean da Antton Gomez Zestoako bizilaguna.

Bi bider atzeratu eta gero, jarri diote hasiera eguna 2007an Segurako polizia operazioan atxilotu zituzten ezker abertzaleko 35 kideren kontrako epaiketari: urriaren 13an hasiko da, eta abendura bitarte iraungo duela aurreikusten dute.

Egun horren ingurumarian askatu bide dituzte Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguez espetxeratuak, Bateragune auziagatik sei urteko kartzela zigorra jaso zutenak, hain zuzen.

04/08 auzia

Batasuna, EAE-ANV eta EHAK-ren aurkako epaiketa da 04/08 auziari dagokiona. ETAko kide izatea leporatuta epaituko dituzte Gomez eta beste 34 kideak. Bakoitzarentzat 10 urteko kartzela zigorra eskatzen du fiskaltzak, eta EAE-ANV alderdia zigorraren bidetik legez kanpo uztea ere eskatzen du. 2008an auzipetu zuen Baltasar Garzon epaileak Zestoako bizilaguna, EAE-ko idazkari nagusia zela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide