Txirrindularitzako Azpeitia Saria jokatuko dute bihar kadeteek

E. Albizu Lizaso 2015eko martxoaren 6a

Lagun Onak txirrindulari elkarteak antolatuta, XXXV. Azpeitia Saria jokatuko dute bihar inguruko txirrindulari gazteek. 100 ziklista inguru espero dituzte; eta, urtero legez, proba jendetsua izango da biharkoa. Kadeteak, 15 eta 16 urteko gaztetxoak, le...

Lagun Onak txirrindulari elkarteak antolatuta, XXXV. Azpeitia Saria jokatuko dute bihar inguruko txirrindulari gazteek. 100 ziklista inguru espero dituzte; eta, urtero legez, proba jendetsua izango da biharkoa. Kadeteak, 15 eta 16 urteko gaztetxoak, lehiatuko dira Azpeitia eta Zumaia bitarteko errepideetan egingo duten lasterketan.

Azpeitiko plazan emango diote hasiera probari, 16:00etan. Herritik Urrestillara joango dira, eta honako ibilbidea egingo dute ondoren: Landeta, Loiola, Landeta, Zestoa, Iraeta, Aizarnazabal, Oikia, Iraeta, Zestoa eta Azpeitia. Helmuga, beste urteetan bezala, Arana kalean izango dute, 17:15ak inguruan.

Lagun Onak Txirrindulari elkarteko ziklistek ere parte hartuko dute proban. Taldeko zuzendarien arabera, beraien helburua lehen urteko ziklista gazteek lasterketetan ibiltzen ikastea da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide