Euskal Bidea eskualdeari aurkeztuko diote bihar Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 4a

Euskal Bidea aurkeztuko du EH Bilduk bihar Zarautzen. Eskualde mailako aurkezpena izango da, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara. Hizlari lanetan ariko dira Rebeka Ubera eta Joxean Agirre.Ekitaldia Modelo aretoan izango da, 19:00etatik aurre...

Euskal Bidea aurkeztuko du EH Bilduk bihar Zarautzen. Eskualde mailako aurkezpena izango da, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara. Hizlari lanetan ariko dira Rebeka Ubera eta Joxean Agirre.

Ekitaldia Modelo aretoan izango da, 19:00etatik aurrera. Larunbatean, berriz, ekitaldi nazionala egingo dute Barakaldoko BEC-en, 17:30ean. 10.000 lagun bildu nahi dituzte ekitaldi horretan, eta horretarako autobusak antolatu dituzte. Eskualdeko herri hauetan eman daiteke izena autobuserako: Azkoitian, Azpeitian, Errezilen, Geta- rian, Zestoan, Zarautzen eta Zumaian.

Mugarri izatea nahi dute

EH Bilduk euskal gizartearen sektore guztiei dei egin die larunbateko ekitaldira joatera. Izan ere, euskal herritarrak «protagonista» diren bideari mugarri garrantzitsua jarri nahi diote BEC-en. Urola Erdiko EH Bilduk, esaterako, honakoa adierazi du: «Herritarren borondatearen garaia da. Urola Erdiko herritarrok ere, arlo guztietan eraba- kitzeko eskubidea bermatua izatea nahi dugu. Hori ardatz hartuta, herrigintzatik naziogintza elikatu nahi dugu, Euskal Bidean urratsak emanez Euskal Herri independiente eta burujabe baten alde».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide