Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur euskal presoen eskubideen alde giza sarea egingo dute bigarrenez Azkoitian, eta herriko gazteek bat egin dute Sare egitasmoarekin. Asmoa da aldiro herritarren atxikimendua lortzea. Ostiralean egin zuten ekitaldia, eta dozenaka lagunek argazkia ate...
Gaur euskal presoen eskubideen alde giza sarea egingo dute bigarrenez Azkoitian, eta herriko gazteek bat egin dute Sare egitasmoarekin. Asmoa da aldiro herritarren atxikimendua lortzea. Ostiralean egin zuten ekitaldia, eta dozenaka lagunek argazkia atera zuten. Gaur ere, eliza atarian elkartuko dira, 19:00etan. Beste herrietan ere elkartuko dira. Azpeitian (19:00etan, plazan), Getarian (19:30ean, udaletxe aurrean), Orion (20:00etan, plazan), Zarautzen (19:30ean, Gurmendi plazan), Zestoan (19:30ean, plazan) eta Zumaian (20:00etan, Magnolioan).