Marañon eta Murillo dira Zumaiarako eta Azpeitirako PSEren alkategai

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 18a

Arritxu Marañon aurkeztu du PSE-EE alderdiak Zumaiako alkatetzarako hautagai gisa. Donostian zinegotzi, Gipuzkoako Foru Aldundian Gazteria eta Kirol diputatu, eta Madrilgo Kongresuan diputatu izandakoa da. Zumaiarentzat «elkarrizketan eta aniztasune...

Arritxu Marañon aurkeztu du PSE-EE alderdiak Zumaiako alkatetzarako hautagai gisa. Donostian zinegotzi, Gipuzkoako Foru Aldundian Gazteria eta Kirol diputatu, eta Madrilgo Kongresuan diputatu izandakoa da. Zumaiarentzat «elkarrizketan eta aniztasunean» oinarritutako eredua defendituko du, «Bilduren eta Aralarren inposaketaren aurrean». Bere alderdiaren lana goraipatu du: «Mundu guztiak ezagutzen du gure kudeaketa Donostian, Irunen, Eibarren... Kudeaketa ona, garbia eta zorrotza. Egiteko modu horren oinordeko izateaz harro nago».

Azpeitiko alkatetzarako, berriz, Oscar Murillo proposatu dute. Gipuzkoako Judo Federazioko lehendakaria da, eta esan du lehentasuna krisi ekonomikoaren ondorioei aurre egitea izango dela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide