Inauteriak ospatzen ari dira Urola Kostako Udalerrietan, larunbatetik hasi eta gaur arte. Karnabaletako ekitaldiak eta desfileak oso parte-hartzaileak izan dira aurten.
Inauteriei agur esateko unea iritsi zaie Urola Kostako udalerriei. Azpeitian, suzko zezenarekin bukatuko dira jaiak, eta herritarrak berriro murgilduko dira egunerokoan. Ostiralean hasi zen festa koloretsua eskualdeko ia udalerri guztietako eskoletan, eta ekitaldi ugari egin dituzte asteburuan zehar.Lehendabizi, eskoletan ospatu zuten jaia, eta larunbatean lehertu zen festa eskualdeko ia udalerri guztietan. Azpeitian, ordea, igandean hasi ziren inauteriak, txikiteo elegante egunarekin, eta atzo ospatu zuten mozorro jaia.
Zerbait nabarmentzekotan, gaztetxoen eta helduen parte-hartzea izan da aurtengoan inauterietako giltza. Izan ere, jende ugari ibili da herriz herri eginiko ekitaldietan eta desfileetan. Urtero legez, mozorro ugari jantzi dituzte herritarrek; aurtengoan, asko ikusi dira animalien jantziak.
Azken eguna
Inauterietako azken eguna ospatuko dute gaur Azpeitian eta Zestoan. Karnabalen amaieran, ez dira faltako jolasak, musika eta Azpeitiko sokamuturra.