Makala Jazz Funk Band taldeak kontzertua eskainiko du Zarautzen, Kafe Toreroren barruan

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 27a

Ostegunean Makala Jazz Funk Band taldea zuzenean ikusteko aukera izango da Euskalduna tabernan. Kafe Torero egitasmoaren barruan, Mikel Unzurrunzagak eta haren taldekideek— Antxon Sarasua (teklatua), Ander Zulaika (bateria), Oihan Lopetegi (ahotsa), Martin Asarian (kitarra)— udan kaleratu zuten Passion Fruit   (Orrua Diskak) EP sustatzeko tour-aren bukaera izango da Zarauzko kontzertua. 20:00etan hasiko dute emanaldia, eta doan izango da. Informazio gehiago eskuratzeko Kafe Torero egitasmoaren webgunea bisita daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide