Hegaluzea eta sardinak oliotan, arroza, azukrea, pasta, konpresak, lekaleak... Askotariko elikagaiak biltzen aritu dira gaur goizean Zarautzen, udaletxe parean, ondoren Saharako errefuxiatu kanpalekuetara bidaltzeko. Horrez gain, Hassanna Aaliari buruzko informazio banatu dute, Espainiak kanporatzeko agindua eman dion sahararraren ingurukoa, hain zuzen. Euskal Herrian bizi da Aalira, eta Espainiak Marokoren esku utzi nahi du, asilo eskubidea ukatuta.
Beste zenbait saltokitan ere egiten ari dira janari bilketa, besteak beste, Santa Marinako Maxi eta Maxi saltoki handian, Euromarreko eta kooperatibako BMetan eta Torremolinosen. Astelehenean itxiko dute elikagaiak biltzeko epea eta otsailean abiatuko da Euskal Karabana errefuxiatu kanpalekuetara.