[caption id="attachment_76626" align="aligncenter" width="300"]

Loiolako Basilika, artxiboko irudia (Ane Olaizola/Hitza)[/caption]
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Aita Santua Loiolara gonbidatu bazuen ere, Elizako ordezkaria ez dela 2015ean Espainian izango jakinarazi dio Egoitza Santuko estatu-idazkazkaritzak Espainiako Gotzainen Batzordeari. Gutun bidez eman du informazioa, eta azaldu dute Aita Santuak ez duela "aurreikusten" estatura joatea, "Santa Teresa de Jesusen jaiotzaren V. mendemuga" delako aurten.
Duela hilabete eskas gonbidatu zuen Urkulluk Aita Santua Loiolara, Inazio Loiolakoaren bideko jubileu urtea dela-eta. Ricardo Blazquez Espainiako Elizbarrutiko presidente eta Bilboko gotzain ohiaren bidez helarazi zion gutuna.