Zarauzko EAJ herritarrekin bilduko da gaur kirolaz aritzeko

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 23a

Xabier Txurruka EAJko alkategaiak Entzuteko prest dinamikari ekingo dio aste honetan. Horren bidez, gai zehatzen inguruko  proposamenak jasoko ditu auzoz-auzo. Gaur kirolaren inguruan jardungo dute alderdi jeltzaleko ordezkariek 17:00etatik 20:00etara herritarrekin. Besteak beste, Astiko kirol eremuaren, berau garatzeko eta atletismo pista egiteko aurkeztutako proiektuaren inguruan hitz egingo dute herritarrekin, eta baita kirol praktikari buruz eta instalazioen beharrez ere. Zarauzko Udal kiroldegiko sarreran elkartuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide