Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Psikologoa eta terapeuta da Pepa Bojo (Valentzia, Herrialde Katalanak, 1962), eta genero indarkeria pairatu duten emakumeekin egiten du lan. Hark eskainiko du Azpeitiko Jabetza Eskolan Mikromatxismoak identifikatu eta indargabetzeko estrategiak tailerra.
Zer da, zehazki, mikromatxismoa?
Gizonaren eta emakumearen arteko desberdintasunak islatzen dituzten jokabideak dira, baina oso normalizatuta egoten dira gizartean.Barneratuta eta onartuta ditugu. Batzuetan nahita eginikoak izaten dira, baina ez beti.
Kontuan hartu behar genituzkeen jarrerak normaltzat hartzen al ditugu?
Bai, eta hori landuko dugu tailerretan. Jarrera batzuk identifikatuta ditugu jada matxista bezala, baina beste askotaz ez gara ohartzen.Etxeko lanen banaketa, adibidez, mikromatxista izan daiteke askotan, ezarritako rol batzuei jarraitzen baitie. Gainera, kontuan hartu behar dugu emakumeek ere izan dezaketela jarrera matxista, ez da gizonen arazoa soilik, hori garrantzitsua da.
Nola has gaitezke jarrera horiek identifikatzen?
Behazrrezkoa da teoria feminista barneratuta edukitzea, hau da, botere desberdintasuna egunerokoan islatzen dela jakitea. Hori argi izanda aztertuko dugu nork duen leku gehiago kalean, nori eman ohi diogun hitza, noren azalpenek irauten duten denbora gehien, zer hizkuntza erabiltzen den komunikatzeko... horrelako xehetasunetan ere mikromatxismoa ikusi ohi da.
Zer jarrera usaintzen duzu gaiaren inguruan?
Momentu honetan genero berdintasun faltsu batean murgilduta bizi gara, uste dugu berdinak garela, ez dugulako errealitatea arretaz aztertzen. Asko egin da, baina asko dago egiteko, eta tailerren bidez ikusiko dugu hori.