[caption id="attachment_117234" align="alignleft" width="300"]

Osinbeltz harrobia, artxiboko irudia (Nerea Uranga/Hitza).[/caption]
Zestoako EAJk adierazi du ez dagoela ados Bilduk Osinbeltzeko harrobian "inposatu" nahi duen zabortegiaren proiektuarekin, eta beraiek 2006tik abian den proiektua babesten dutela, "harrobia berreskuratzeko" eginikoa. Hori dela-eta, idatzi bat helarazi du talde politikoak Zestoako etxebizitzetara.
Idatzian, EAJk jakinarazi du Osinbeltzen lurperatu nahi diren hondakinak ez direla "geldoak eta bizigabeak". Izan ere, beraien ustez, "gasak eta usainak" sortuko dituzte horiek. Horregatik esan dute zestoarren "ongizatean eta osasunean" eragina izan dezaketeela. Bestalde, uste dute, Osinbeltz ibaiaren ondoan dagoenez, "akuiferoak kutsatzeko arrisku handia" dagoela; eta horrek baliogabetu dezakeela Zestoak turismoari dagokienez duen indarra. Beraien aburuz, hori zuzenki lotuta dago herriaren hazkunde ekonomikoarekin: "Galduko liratekeen lanpostuak ez lituzkete orekatuko zabortegiak sortu ditzakeen lanpostuekin".
Haien arabera, Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutako Hondakinen plangintza betez gero, "ez litzateke zabortegirik ireki beharako", horregatik uste dute "ilegala" dela zabortegia. "Ez dugu nahi zaborraren herria goitizenaz ezagutuak izan nahi", nabarmendu dute.