Sasoian.info. Hainbat hilabetez Italiako futbol ligan aritu ondoren, jokalari zarauztarrak Realeko emakumezkoen taldera itzuliko da. Marina Agoüesek iazko uztailean utzi zuen talde txuri-urdina, eta Cerviako Riviera di Romagna talde italiarrarekin sinatu zuen. Futbolariak 2009-2010 denboraldian egin zuen debuta Realarekin, eta bere itzuleran, oraingoz, denboraldi bukaera arte ariko da.
