Saharautz elkartearen ekimenez, aurten ere janari bilketa egingo da Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara produktuak bidaltzeko. Larunbatean Lege Zaharren enparantzan eta herriko hainbat saltokitan—Santa Marinako Maxi eta Maxi saltoki handian, Euromarreko eta kooperatibako BMetan eta Torremolinosen— izango da bilketa, 10:30-13:00 artean. Udalak, urteroko diru laguntzaz gain, Hagunian izan ondoren, haiek eskatutako hainbat material ere bidaliko du, batez ere, bertako eskolarako eta oinarrizko osasun arreta eskaintzen duen bertako dispentsariorako.
Saharautzekin batera, Zarauzko Udalak deialdi berezia egin die herritarrei, "oraingoan elkartasuna elikagai bihurtuta hel dadin". Otsailean abiatuko dute euskal karabana.