Azpeitiko Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak salgai jarri dituzte

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 22a

Azpeitiko Uztaro Haurreskolak antolatuta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Txo, MikMak Txikia ikuskizuna izango da urtarrilaren 31n, 17:00etan, Izarraitz pilotalekuan. Sarrerak Uztaro haur eskolan eta urteroko tokietan erosi daitezke: Azpeitiko Eguzkitza, Pastorkua, Ametsa, Trenbide eta Laratz tabernetan, Lasa gozotegian, Urrestillako Ana Mari tabernan eta Azkoitiko Errotatxo okindegian. 7 eurotan daude.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide