Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolak hainbat ekimen antolatu du datozen egunetarako. Esaterako, hilaren 29an, datorren ostegunean, Mirian Mendozak zuzenduta, ipuin kontaketa izango da. Bi saio eskainiko ditu: 17:00etan 7 urte bitartekoentzat eta 18:00etan 8 urtetik aurrerakoentzat. Otsailaren 3an, berriz, psikomotrizitatearen garrantziaz ariko da Alvaro Beñaran, 18:00etatik aurrera. Familian heziketa estiloez ariko da hilaren 11ean Izaskun Etxabe. 18:00etan izango da hitzaldi hori.