Olatuak iritsi dira Zarauzko Malekoira

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 21a

  IMG_3902 Olatuak hasi dira Zarauzko Malekoira iristen. Zarauzko Udalak segurtasunagatik itsas pasealekua itxi du, eta herritarrei udaltzainei kasu egiteko ohartarazi du. Segurtasun Sailak abisu laranja aktibatu du gaurko olatu handiengatik. Gaur bost metro inguruko olatuak altxako direla aurreikusi du, eta kosta inguruan “zuhurtziaz” jokatzeko eskatu die herritarrei. Zarauzko Udalak ere protokolo berezia aktibatu du. Itsas pasealekua itxi dute, eta udaltzainak bertan dira, zaintzen. Gaur mendebal- ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta horrek itsasaldia eragingo du. Hurrengo itsasgora 17:30an da.  Bihar 09:00ak arte mantenduko dute alerta laranga itsasaldiagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide