Ikastaroak, tailerrak, ekitaldiak edota mahai-inguruak antolatu dituzte Emakumeen Txokoak eta Jabetze Eskolak, Azpeitiko emakumeen mahaiaren eta udalaren laguntzarekin, datozen hilabeteetarako. Urtarrila eta martxoa bitartean, honako ekintzak eskainiko ditu Emakumeen Txokoak:
- Urtarrilaren 28an, asteazkenean, 19:00etan: Emakumeak plazan dokumentalaren emanaldia.
- Otsailaren 26an, ostegunean, 19:00etan: Izan zaitezke feminista euskaltzale izan gabe? mahai-ingurua. Hizlariak: Lorea Agirre Dorronsoro, Ainhoa Beola Elgoiba eta Idurre Eskisabel Larrañaga.
- Martxoaren 7an, larunbatean, 11:30etik 13:30era: Irrintzi tailerra, Amaia Garcia Uriondo irakaslearekin.
- Apirilaren 13tik 30era: Emakume palestinarren inguruko erakusketa, Betharram aretoan.
Ekitaldiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, 943 15 70 55 zenbakira dei daiteke, edo emakumetxokoa@azpeitia.eus-era mezua bidali.
Ikastaroak
Bestalde, emakumeentzako Jabetze Eskolak otsailean hasiko dira; baina, parte hartzeko, beharrezkoa da urtarrilaren 31rako haietan izena ematea. Dagoeneko zabalik dago epea, beraz, interesa dutenek udaletxeko Parekidetasun saileko bulegora joan beharko dute, hirugarren solairura. Bestela, honako bideak dituzte haiekin harremanetan jartzeko: 943 15 70 55 telefono zenbakira deituta edo parekidetasuna@azpeitia.eus helbidera mezua bidalita. Horiez gain, arratsaldez eta larunbat goizetan, Emakumeen Txokotik ere bidera daitezke izapideak.
Ikastaro hauek eskainiko dituzte ekaina bitartean:
- Sabel dantza ikastaroa: otsailaren 5etik maiatzaren 14ra, ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Mirari Amenabar izango da irakaslea, 24 orduko iraupena izango du eta 36 euroko prezioa dauka, 24 euro langabetuentzat eta ikasleentzat.
- Mikromatxismoak identifikatu eta indargabetzeko estrategiak tailerra: apirilaren 15etik ekainaren 3ra, asteazkenetan, 17:30etik 19:30era. Pepa Bojok emango ditu eskolak, gaztelaniaz, eta 16 orduko iraupena izango du ikastaroak. 24 euro balio du, eta 16 langabetu eta ikasleentzat.
- Herrigintza feminismotik tailerra: otsailaren 20an, 27an eta 28an; 17:30etik 20:30era lehen bi egunetan, eta 10:00etatik 13:00era hirugarrengoan. Joxemi Zumalabe Fundazioak gidatuko du tailerra, eta doakoa da.
- Autodefentsa feminista tailerra: martxoaren 17tik apirilaren 28ra, astearteetan, 18:00etatik 20:00etara. Emagin elkarteak bideratuko du tailerra, eta doan da.
Jabetze Eskolak jakinarazi duenez, aurretik eskatzen dutenentzat haurtzaindegi-zerbitzua eskainiko dute.