"Inoiz baino jarrera hobeagoa" izan dute herritarrek aurtengo danborradan, Udalaren arabera

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 21a

Azpeitiko udalak balorazio "positiboa" egin du San Sebastian jaien inguruan. Azaldu dutenez, eguraldiak "lagundu" zuen, Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko abestia "oso ondo" irten zen eta haurren portaera ere ona izan zen, euria egin arren. Horrez gain, karrozak izan dituen "kritika onak" nabarmendu ditu erakundeak. Hurrengo astean bilduko da Udala danbor taldeetako ordezkariekin, balorazioa egiteko. Hala ere, jakinarazi dute "inoiz baino jarrera hobeagoa" izan dutela herritarrek: "Esfortzu honekin jarraitu behar dugu Danborrada hobeagoa egiten jarraitzeko". Bestalde, eskerrak eman dizkiete "modu batean edo bestean" festak ondo joan daitezen laguntza eskaini duten pertsona guztiei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide